XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dakit ongi nola kontatu baina bikorrak gizaki aurpegia zuen eta nirekin hitz egin nahian zebilela zirudien.

Nik, jakina, disimulatu egin nahi nuen, ez baitzidan batere graziarik egiten adiskideek aurpegia itxuraldatu nahi zidan bikor temoso hura ikusteak.

Bikorra, nik horrenbeste sufritu arren eta nire sufrimendua adierazten nion arren, hantxe zegoen setatsu bere izaera higuingarria erakutsiz.

Eskuak aurpegiaren parean jarri nituen doministiku egin behar banu bezala eta aurrera jo nuen adiskideekin, beste denda bateko leihoaren kristalean, izututa, bekokian beste bikor bat nuela ikusi nuen arte, aurrekoaren anaia bizkia bigarren hori.

Eta berri honek ere parrandarako gogoa zuen, edo hobeto esanda, hitz egiteko gogoa, madarikatu halakoak.

Ezin jasan.

Disimulatu beharrak sortutako urduritasunagatik zangoak gelditu egiten zitzaizkidan eta atzean geratzen nindoan.

Bakarrik, une hartan traba baino egiten ez zidaten adiskideak utzita, dendako leihoaren kristalean bikorra aztertzen ahalegindu nintzen.

Dozena erditik gora ziren bikorrak!